'100 metros' filma ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko aza. 25a, 12:30

Azken asteetan bi zine emanaldi izan dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak direla-eta, baina aste honetan berriro zineaz gozatzeko hiru hitzordu eskainiko ditu Kulturaz Kooperatibak, eta gaur, ostirala, izango da aurreneko zine emanaldia. 22:00etan hasita, 100 metros filma eskainiko dute. 

Bihar, zapatua, ez da zine eskaintzarik izango. Izan ere, Euskal Antzerki Topaketen barruan Kontxu Odriozolari eta Iñaki Bergara Piori omenaldia eskainiko diote Soreasun, 21:30ean hasita. Igandean, hilak 27, berriro eskainiko dute 100 metros pelikula, 19:30ean hasita. Astelehenean, berriz, 21:30ean eskainiko dute 100 metros

2016an Espainian ekoiztutako filma da 100 metros, eta drama generokoa da. Ramon (Dani Rovira) pertsona langilea da, baina esklerosi anitza diagnostikatuko diote. Medikuen arabera, urtebete barru ez da 100 metro oinez egiteko gai izango. Ondorioz, Ramonek munduko probarik gogorrena egitea erabakitzen du. Emaztearen (Alexandra Jimenez) eta horren aitaren (Karra Elejalde) laguntzaz, bizitzaren aldeko borroka prestatzen hasiko da, amore eman gabe. Ramon Arroyo gaztearen biografian oinarritutako filma da.