Imanol Urbietaren kantu ezagunekin gozatu du Soreasuk musika eskolakoen jaialdian

Uztarria.eus 2016ko aza. 22a, 21:09

Gaur, Santa Zezilia eguna, ospatu du Juan Antxieta Musika Eskolak musikarien zaindariaren egunaren bueltan urtero prestatzen duen jaialdia. Horrelakoetan ohikoa denez, bete-beteta zegoen Soreasu antzokia 19:00etarako, eta ederki pasatu dute ikus-entzuleek ikasle eta irakasleen aktuazioekin. Beti egoten dira kantu ezagunak musika eskolakoen errepertorioan; baina gaurkoan bereziki ziren guztientzat ezagunak jo eta abestu -batik bat, abestu- dituzten piezak, Imanol Urbieta eta haren kantuak izan baitira protagonista nagusiak.

Bihar atseden hartu ondoren, ostegunean jarraituko dute ospatzen Juan Antxietakoek, Musikalean egitasmoarekin.