Abenduaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrari egindako elkarrizketa argitaratuko du Uztarriak. Lagun arteko erronka batetik hasi zen istorioa bere "afizio serioa" bilakatu da. 20 urtekin hasi zen Larrañaga aizkoran, eta egindako lan guztiaren poderioz, Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa jokatu zuen joan den urriaren 23an. Hirugarren sailkatu zen Larrañaga. Orain arteko ibilbideaz aritu da Uztarriarekin.