Igandean aldaketak izango dira Azkoitia-Donostia autobus lineako geltokietan, Donostiako Maratoia dela-eta

Uztarria.eus 2016ko aza. 22a, 11:05
(La Gipuzcoana)

Hainbat zerbitzutan autobusek ez dute geldialdia egingo Donostiako ohiko autobus geltokietan. Ordu horietan geltoki bakarra egongo da Donostian: Duque de Mandas Pasealekuan egokituko dutena.

Igandean, azaroaren 27an, Donostiako Maratoia izango da. Hori dela eta, aldaketak izango dira Azkoitia-Donostia (UK01) autobus lineako geltokietan.

Azpeititik honako ordutegian ateratzen diren autobusek izango dituzte geltoki aldaketak: 07:55ean, 09:55ean eta 11:55ean. Horiez gain, aldaketak izango dira Donostiatik honako orduan aterako diren autobusetan: 09:05ean, 11:05ean eta 13:15ean.

Zerbitzu horietan Donostiako ohiko geltoki guztiak bertan behera geldituko dira, eta geltoki bakarra egongo da martxan: Duque de Mandas Pasealekuan, hain zuzen. Bertan, pasealekuko 39 eta 9 zenbakien artean, sei autobus geltoki egokituko dituzte, eta horietako bat izango da Azkoitia-Donostia linearen geltokia.

Lasterketako antolakuntzako kideak Donostiako autobus geltokian eta Duque de Mandas Pasealekuan egongo dira informazioa ematen eta zalantzak argitzen.