150. urteurreneko Santa Zezilia festa ondo baino hobeto ospatu zuen zapatuan Udal Musika Bandak. Kalejira bereziarekin hasi (beheko bideoan, zatitxo bat), Bandaren historia jasotzen duen liburuaren aurkezpenarekin jarraitu, eta Sanagustin kulturgunea gainezka eta musikarien lana txalo beroz eskertzeko prest zela emandako kontzertuarekin osatu zituzten jendaurrekoak. Egungo eta garai bateko bandakideak elkartzeko baliatu zuten egun berezia borobiltzeko, eta Santa Zezilia ospakizunetan ohiko dutenez, bazkari batekin jarraitu zuten festa.