Kantu afaria antolatu du Kantu Jira taldeak ostegunerako Sanagustinen

Uztarria.eus 2016ko aza. 21a, 17:31
Santio eguneko kantu jira, Plaza Txikian.

Zortzietan elkartuko dira kulturgunearen atarian, afaldu aurretik ordu erdi inguruko saioa egiteko, eta afaritan eta ondoren ere hartuko dute kanturako tartea. Parte hartu nahi duten herritar guztiak gonbidatu dituzte izena ematera, Sanagustinen bertan.

Herriko Kantu Jira taldeak kantu afaria antolatu du ostegun honetarako, azaroak 24. Sanagustin kulturgunean izango da afaria eta kulturgunearen atarian egin dute hitzordua, 20:00etarako, mahaiaren bueltan eseri aurretik "kantu saio txiki bat" egiteko. Afaria, berriz, 20:30ean hasiko da, eta han jarraituko dute kantu festarekin, afaltzen eta afaldu ondoren.

Parte hartu nahi duten guztiei luzatu diete afaritarako gonbita: "Herritar guztiek ateak irekita dauzkazue, parte hartu nahi izanez gero". Osteguneko afarira joan nahi dutenek, hori bai, aurrez eman behar dute izena, Sanagustinen bertan.