120 parte-hartzaile eta jende ugari, IX. Euskal Presoak Euskal Harrietara Boulder Txapelketan

Uztarria.eus 2016ko aza. 21a, 10:17

Joan zen zapatuan, azaroaren 19an, izan zen IX. Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa, Gaztetxean. Goizetik hasi eta arratsaldera bitartean jokatu zuten txapelketa, eta urtero bezala hiru mailatan banatu zuten, zailtasunaren arabera: Herrikoiak A, Herrikoiak B eta Sateliteak. Goizean gaztetxoen txanda izan zen, eta haietako asko animatu ziren gaztetxeko paretak eskalatzera. Txapelketan parte hartzeagatik kamiseta bana oparitu zieten.

Herrikoiak A mailan Aimar Uson izan zen irabazlea, Herrikoiak B mailan Txomin Arantzamendi, eta Sateliteen mailan Ander Mendieta. Guztira 120 parte-hartzaile izan ziren, eta jende ugari bertaratu zen Gaztetxera txapelketa ikustera.

Hemen sailkapena:

Herrikoiak A:

  1. Aimar Uson
  2. Martzel Vicario
  3. Julen Valle

Herrikoiak B:

  1. Txomin Arantzamendi
  2. Ion Agirre
  3. Ibon Labaka

Sateliteak:

  1. Ander Mendieta
  2. Eneko Carretero
  3. Iñaki Arantzamendi

Argazki gehiago, Urola Kostako Hitzaren webgunean.