'Que Dios nos perdone' filma emango dute Soreasun igandean eta astelehenean

Uztarria.eus 2016ko aza. 18a, 17:11

Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren Que Dios nos perdone filma (Espainia, 2016) emango dute datozen egunetan Soreasu antzokian. XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak direla eta, aurreko asteetan bezala igandean (19:30) eta astelehenean (21:30ean, Ikuslearen eguna) bakarrik izango dira zine emanaldiak oraingoan ere Soreasun.

Thriller generoko filma da Que Dios nos perdone. 2011, Madril. Udara da. Bero sapa, biolentzia eta kaosa dira nagusi krisi ekonomiko betean dagoen eta M-15 mugimenduak eta Aita Santua iritsi zain dauden milioi eta erdi erromesek bat egiten dute hirian. Kontestu horretan, Alfaro (Roberto Alamo) eta Velarde (Antonio de la Torre) poliziak serieko hiltzailea dirudien baten bila dabiltza. Ahalik eta azkarren eta zarata handirik atera gabe harrapatu beharko dute. Horretan dabiltzala, inoiz pentsatuko ez luketen gauza batekin konturatuko dira: bien eta hiltzailearen artean ez dagoela ezberdintasun handirik.