Badator Udal Musika Bandaren 150. urteurreneko liburua

Uztarria.eus 2016ko aza. 17a, 17:54

Zapatuan, azaroak 19, aurkeztuko du Udal Musika Bandak 150. urteurrena dela-eta prestatu duen liburua, Eñaut Frantzesenak idatzia. Orduan izango dute herritarrek liburua esku artean hartu eta ikusteko parada, baina Bandak berak aurreratu du azalaren eta barruko orrialdeen itxura (argazkian). 12:00etan izango da aurkezpena, Sanagustin kulturgunean, egun horretarako prestatu dituzten ekitaldien barruan. Aurkezpenaren ondoren, kulturgunean bertan izango da liburua erosteko lehen aukera.