Bihar amaituko da Irudhitzen lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea

Uztarria.eus 2016ko aza. 17a, 13:45
Loiolan ateratako irudia. (Maialen Etxaniz)

Argazkiak honako helbidera bidali behar dira: lehiaketakuztarria@gmail.com. Jasotako irudietatik hamabi aukeratuko ditu Argazki Elkarteko kideek osatutako epai-mahaiak, eta horiekin egunkaria kaleratuko du Uztarriak. Argazki onenak, berriz, 150 euroko saria jasoko du. 

Azken txanpan da Irudhitzen lehiaketako argazkiak bidaltzeko epea. Izan ere, bihar, azaroak 18, izango da Azpeitian ateratako argazkiak bidaltzeko azken eguna. 

Lehiaketara aurkezten diren irudi guztietatik hamabi onenak aukeratuko ditu Azpeitiko Argazki Elkarteko hainbat kidek osatutako epaimahaiak. Behin horiek hautatuta, 2017ko egutegia egingo du Uztarriak. Hamabi irudi horietatik, baina, bat nabarmenduko dute argazki elkarteko epaimahaikideek, eta irudi horren egileak 150 euroko saria eskuratuko du. Honakoak dira argazki lehiaketaren oinarriak:

  • Irudia Azpeitian ateratakoa izatea.
  • Objektuak, pertsonak nahiz paisaiak izan daitezke argazkiko protagonistak, baina irudiak Azpeitian hartutakoak direla nabaritu behar da. Adibidez: barrazkilo bati ateratako argazkia bidal daiteke, baina atzean Azpeitiko txokoren bat ikusi behar da.
  • Parte hartzeko ez da ezinbestekoa azpeitiarra izatea.
  • Argazkia horizontala izatea.
  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bost argazki bidal ditzake.
  • Aurkezten diren irudiak argazki kamerarekin edo mugikorrarekin ateratakoak izan daitezke, baina ahalik eta kalitate handiena izan behar dute.
  • Zuri-beltzean nahiz koloreetan bidal daitezke argazkiak.
  • lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera bidali behar dira irudiak, azaroaren 18a baino lehen.