Eñaut Frantzesena: "Esperientzia ona izan da liburua idaztea, gorabeherak izan arren"

Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 16a, 17:12
Eñaut Frantzesena.

Azpeitiko Udal Musika Bandak egitarau berezia prestatu du azaroaren 19rako, larunbata.

150. urteurrena ospatzen ari da Azpeitiko Udal Musika Banda. Horren harira, eta azaroaren 22an musikarien eguna –Xixili eguna– dela kontuan hartuta, egitarau berezia prestatu du azaroaren 19rako, larunbata. Hasteko, 11:00etan, kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena. Ondoren, 12:00etan, Udal Musika Bandaren liburua aurkeztuko dute Sanagustin kulturgunean; eta, 13:00etan, kontzertu berezia eskainiko dute leku berean.

Eñaut Frantzesena (Azpeitia, 1976) Bandako partaidea da, eta bera izan da larunbatean aurkeztuko duten liburuaren idazlea.

Zer jasotzen du Udal Musika Bandaren liburuak?

Bandaren historia jasotzen saiatu gara. Horretarako, Imanol Eliasek aztertu zituen udal artxiboko aktak begiratu ditugu, udaleko kontuetan ibili gara informazioa jasotzen eta jendeari galdetu diogu. Horrela bandaren historia jaso dugu, sorreratik orain arte. Bestalde, argazki batzuk ere bildu ditugu.

Erraza izan al da informazioa biltzea?

Imanol Eliasek erabilitako artxiboen jatorrira joan gara. Hark erabilitako dokumentuak udaletxeko kontuak ziren, eta kontu horietan bandak egindako gastuak-eta agertzen ziren. Guk hortik jo dugu. Hala ere, artxiboko lana ez da hain zaila izan. Idaztea, edukia aukeratzea eta beste zenbait gauza kentzea... Hori zailagoa izan da.

Zuretzat zer izan da liburu hori idaztea?

Alde batetik, esperientzia berria izan da, eta, bestetik, gauza gehiago jakiteko balio izan dit. Orokorrean esperientzia ona izan da, gorabeherak izan ditugun arren.

Irakurri elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.