Itxi ditu ateak Corrado Masacciren txotxongilo erakusketak

Uztarria.eus 2016ko aza. 16a, 12:40

XXXIV. Euskal Antzerki Topaketen baitan, ikusgai izan da Corrado Masacci txotxongilo egilearen erakusketa Betharram aretoan, eta atzo, azaroak 15, itxi zituen ateak. Harrera ona izan du herritarren artean, eta jende andana hurbildu da artista italiarraren txotxongiloak ikustera. 

Alde batetik, herriko ikastetxeetako 4 urtetik 12 urte bitarteko ikasleei zuzendutako erakusketa gidatuak eskaini ditu Masaccik. Bestetik, Zirkoa eta txotxongiloa erakusketa irekia bisitatzeko aukera izan da bi astez Betharram aretoan. Txotxongiloen egilea bertan izan da, eta erakusketara gerturatzen zirenei txotxongiloekin gozatzeko aukera eman die.