Argazki elkartearen 12x12 barne lehiaketaren bigarren erakusketa, Sanagustinen

Uztarria.eus 2016ko aza. 15a, 12:25

Dagoeneko ikusgai dago Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne lehiaketaren bigarren erakusketa Sanagustin kulturgunean. Joan den ostiralean, azaroaren 11n, zabaldu zuten, eta abenduaren 1era arte izango da zabalik. Bertan, 2015eko azken sei hilabeteetako 12x12 lehiaketako argazki onenak izango dira ikusgai.