Hasi da itxura hartzen Sanjuandegi eta Loiolabide arteko zubia

Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 11a, 12:44

Sanjuandegiko Salbe auzoaren eta Loiolako Inazio Hiribidearen artean eraikitzen ari diren zubia hasi da itxura hartzen (hemen beste irudi batzuk). Azken egunotan iritsi dira zubiaren piezak, eta dagoeneko hasi dira muntatzen. Udalak jakinarazi duenez, otsailaren bukaerarako edo martxorako bukatuko dituzte lanak.

Izarra eremuko urbanizazioaren azken fasea dira lan horiek, eta Etxebeltz-Izarra eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua gauzatuta geldituko da. Sanjuandegin, gainera, uholde arriskuak saihesteko neurriak hartu dituzte lanok egiterakoan. Obrek 3.000.000 euro inguruko aurrekontua dute.

(Argazkia: Gurutze Eizagirre).