Gatibuk udaberrian Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko

Uztarria.eus 2016ko aza. 9a, 16:19
2015eko azaroan izan zen azken aldiz Gatibu Sanagustinen. (Jexux Artola)

2017ko maiatzaren 13an joko dute Azpeitian bizkaitarrek, Aske maitte, aske bizi disko berria aurkezteko biraren barruan. Internetez erosi daitezke sarrerak; Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibaren webgunean, esaterako.

Gatibu Sanagustin kulturgunean ariko da datorren udaberrian. Hil honetan estreinatuko du talde bizkaitarrak Aske maitte, aske bizi disko berriaren aurkezpen bira. Hamaika kontzertu baieztatu dituzte momentuz eta horietako azkena, 2017ko maiatzaren 13an, izango da Azpeitian emango dutena; Sanagustinekoa da, gainera, orain arte iragarritako kontzertuen artean Gipuzkoan izango den bakarra.

Interneten salgai jarri dtuzte dagoeneko birako kontzertuetarako sarrerak. Azpeitian emango dutenari dagokionez, kulturaz.eus webgunean ere eros daitezke; 15 eurotan jarri dituzte salgai sarean.

Orain dela urtebete, 2015eko azaroan, izan zen azken aldiz Gatibu Sanagustin kulturgunean. Ordukoa da albistearekin doan argazkia.