Azaroaren 19an jokatuko dute IX. Euskal Presoak Euskal Harrietara txapelketa

Uztarria.eus 2016ko aza. 7a, 11:32

Urtero bezala, gaztetxean jokatuko dute boulder txapelketa. Zailtasunaren araberako hiru maila izango dira, eta parte-hartzaileek aurrez izena eman beharko dute, gaztetxean bertan. Izen ematea 10 euro ordaindu beharko da.

Hurrengo zapatuan, azaroaren 19an, IX. Euskal Presoak Euskal Harrietara boulder txapelketa herrikoia izango da Azpeitiko Gaztetxean. 

Aurreko edizioetan bezala, zailtasunaren arabera hiru maila ezberdin izango dira txapelketan: herrikoiak A, herrikoiak B eta Sateliteak. Herrikoiak A mailako parte-hartzaileek 10:00etan eman beharko dute izena gaztetxean bertan, eta txapelketa 11:00etatik 13:00etara jokatuko dute. Hori izango da mailarik errazena.

Herrikoiak B mailakoek 14:00etan eman beharko dute txapelketan parte hartzeko izena, eta 15:00etatik 17:00etara bitartean jokatuko dute txapelketa. 

Satelite mailakoen (mailarik gogorrena), txanda 17:30etik 18:30era izango da. Horiek ere aurrez eman beharko dute izena, 16:30etik aurrera.

Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da, eta parte-hartzaileek kamiseta bana jasoko dute.