Ioritz Hidalgo: "Gogoa baldin baduzu eta lana eginez gero, edozer lor daiteke"

Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 2a, 12:20
Ioritz Hidalgo

Eu-xcel programaren barruan, bigarren saria jaso du azpeitiarrak Drive Brands enpresa ideiari esker. Proiektua idatzita eta garatuta dago, martxan jartzea soilik falta zaie.

Ioritz Hidalgok (Azpeitia, 1996) bigarren saria eskuratu du Europako gazte ekintzaileei zuzendutako Eu-xcel programan. Beste lau lagunekin batera Drive Brands proiektua hezurmamitu du azpeitiarrak, eta enpresa ideia martxan jartzekotan dira. Valentzian (Herrialde Katalanak) bizi da egun azpeitiarra, han ari baita ikasten eta lanean.

Nola hartu zenuen sariaren berria?

Eu-xcelen egoitza bakoitzak bi startup edo enpresa sortuberri onenak aukeratu zituen. Gure proiektua Atenasen garatu zirenen artean bigarren onena zela jakinarazi ziguten irailean. Gustura hartu genuen berria, noski.

Zertan datza Drive Brandsek?

Gaur egun jendeak asko gidatzen du, eta diru iturri bilakatu daiteke hori. Proiektua gauzatzeko behar dira gidariak eta enpresak. Autoei biniloak jarri behar zaizkie enpresen publizitatea egiteko, eta txoferrek enpresek nahi duten guneetan barrena gidatu beharko dute. Adibidez, Adidasek nahi badu hiri baten erdigunean egin publizitatea, bilatu beharko dugu gune horretatik igaroko den gidari bat, eta haren autoari pegatinak jarriko dizkiogu.Gidariak diru kopuru bat jasoko du hilaren bukaeran, gidatu duen kilometro kopuruaren araberakoa.

Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.