Dozenaka herritar bildu ziren atzo, osteguna, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean Inharrak taldearen lehen ikus-entzunezkoaren aurkezpenean. Beraien lehen lanean denboraren inguruan hitz egin dute Egoitz Arrutik eta Iraia eta Eider Bereziartuak. Inharrak ikus-entzunezko bildumako lehena da.
Pasa den ekainean Azpeitiko Udalak emandako sorkuntza bekaren harira egin duten lana da.