Neguko album bat poesia errezitaldia eskainiko du gaur, osteguna, Jose Luis Otamendik Udal Liburutegian. 18:30ean hasiko da olerki errezitaldia, eta liburutegiko harreraren ondoko gelan egingo dute. Urteetan zehar idatzitako olerkietatik batzuk aukeratu ditu idazle azpeitiarrak, eta horiek irakurriko ditu jendaurrean.