Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2016ko urr. 27a, 12:10
Iazko Behobia-Donostia lasterketako irudia.

Autobuserako izen-ematea Azpeitiko igerilekuan egin behar da, eta garraioa zortzi euro ordaindu beharko da. Itzulerako autobusik ez dute jarriko.

Azaroaren 13an, igandea, Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Udalak. Autobusa 07:10ean aterako da Azkoitiko liburutegiaren aurretik, eta Azpeitian 07:20an egingo du geldialdia, igerilekuaren aurrean.

Autobuserako izena Azpeitiko igerilekuan eman daiteke dagoeneko, eta jgarraioa zortzi euro ordaindu beharko da. Itzulerako autobusik ez dute jarriko.