Autobus geltokietan aldaketak izango dira zapatu arratsaldean, kros mistoa dela eta

Uztarria.eus 2016ko urr. 25a, 20:06

Anbulatorioko, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Julian Elorza kaleko geltokiak ezeztatuta geldituko dra 18:15etik 19:45era. Ordezko geltokia bariantean egongo da, trenaren museoaren oinezkoentzako zubiaren parean.

Zapatuan, urriak 29, Azpeitiko Herriarteko VII. Kros Mistoa jokatuko da, Urola Kostako Kros Mistoen I. Txapelketaren aurreneko proba. 18:30ean hasiko da lasterketa; plazatik abiatuko da eta plazan bertan izango du helmuga.

Kros mistoa dela eta, aurreko urteetan bezala, zapatu arratsaldean herri barruko autobus geltokiak ezeztatu eta tokiz aldatuko dituzte. Anbulatorioko, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Julian Elorza kaleko geltokiak dira, hain zuzen ere, ezeztatuta geldituko direnak. Ordezko geltokia, berriz, bariantean izango da, trenaren museoko oinezkoentzako zubiaren parean.

Ordu eta erdi iraungo du geltokien toki aldaketak, 18:15etik 19:45era bitartean.