Libe Aranburu: "ETBk derrigor sortu behar ditu umeentzat euskarazko saioak"

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 25a, 13:28
Libe Aranburu. (Julene Frantzesena)

ETB3ko 3txulo saioan izeba Kattalin hezurmamitzen du Aranburuk. Bikoizketan ere aritzen da hainbat pertsonairi ahotsa jarriz, eta, haren arabera, gainbeheran doa sektorea.

ETB3ko 3txulo saioko protagonistetako bat da Libe Aranburu (Azpeitia, 1982). Haurrei zuzendutako telesailean Izeba Kattalin pertsonaia gorpuzten du azpeitiarrak.

3txuloko familian sartu zara. Nolatan?

Lankide batek bikoizten zuen Gorritxo pertsonaia, eta haren ordezkoa aukeratzeko hautaprobarako deitu zidaten. Castinga egin nuen, ahots egokia-edo irudituko zitzaien, eta hala hasi nintzen Gorritxori ahotsa jartzen. 2015eko iraila zen Sorgintxulon hasi nintzenean. EITBren berrikuntzak tarteko, formatua aldatu eta 3txuloematen hasi ziren joan den otsailean. Han ere Gorritxori jartzen nion ahotsa, eta denboraldi bukaeran, maiatz aldean, pertsonaia berri batekin hasi ginen probatzen. Ondo funtzionatu zuenez, denboraldi honetan izeba Kattalin hezurmamitzen dut.

Nolakoa da izeba Kattalin?

Bittorren izeba da, eta iraganetik dator. Atso bat da, neskazaharra, mingostua, baina izugarrizko energia dauka. Besteak mingosteak ematen dio poza. Gaiztoa dela ere esan daiteke, baina nire pertsonaia da eta ez dut hain gaizto ikusten. Hori bai, nazkagarri samarra da.

Gustura al zabiltza?

Bai, oso. Azaroan bukatuko ditugu grabaketak, eta gero, aldaketarik ezean, jarraitu egingo du saioak. Astean bitan, astelehenetan eta asteazkenetan, 08:00etatik 18:30era egiten ditugu grabaketak. Gogorra da, denbora urrea, dirua, delako. Baina ezin dut kexatu, grabaketak bi egunez egitea ondo baitatorkit. Taldearekin ere oso gustura nago.

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.