Txisteratik Egun Magikoa, bideoan

Uztarria.eus 2016ko urr. 24a, 20:42

Magiaz bete ziren Azpeitiko kale eta bazterrak joan den larunbatean, Txisteratik Egun Magikoaren eskutik. Lehen aldiz egin zen egitasmoa eta emaitzarekin gustura gelditu dira antolatzaileak, parte-hartzaileak eta kaleko, karpako zein aretoko ikuskizunei harrera bikaina egin zieten herritarrak. Uztarriak eta Urola Kostako Hitza-k elkarlanean egindako bideo honetan laburbilduta dago zapatukoa. Eguneko argazkiak ere ikus daitezke hemen.