Liburutegiaren Eguna ospatuko dute gaur, Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2016ko urr. 24a, 13:49
Udal Liburutegia.

Haurrentzat Xalto pailazoaren emanaldia izango da, eta gazte zein helduentzat, berriz, literatura solasaldia. Ainara Gorostizu idazlearen Aldamenekoa liburua izango dute hizpide.

Gaur, urriak 24, Liburutegiaren Nazioarteko Eguna da, eta hori ospatzeko hainbat egitasmo antolatu dituzte Udal Liburutegian gaur arratsalderako. 

4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat Xalto pailazoaren emanaldia izango da, 18:00etan hasita. Antolatzaileek aurreratu dutenez, "orduz kanpo ez da inor onartuko". 

Gazte zein helduentzat, aldiz, literatura solasaldia antolatu dute, eta hori ere 18:00etan hasiko da. Ainara Gorostizu idazlearen Aldamenekoa liburuaz arituko dira hizketan, eta Pako Aristik bideratuko du solasaldia.