Erraietatik, plazara

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 18a, 13:14
Felipe Murillo zutik, Gaztain estudioan. (Erraiak)

Felipe Murillok eta musikari talde batek Erraiak diskoa aurkeztuko dute azaroaren bukaeran. Udalaren Sorkuntza Beka jaso dute, eta finantzaketa kolektiboari ekingo diote aurki.

Danele Sarriugarteren Erraiak liburua irakurtzen ari zela hasi zen Felipe Murillo (Azpeitia, 1987) izen bera jarri dion proiektuko abestien hitzak idazten. Murilloren arabera, diskoak badu zerbait liburutik: "Zer ikusia badu, gaiei-eta dagokienez".

Erraietatik, barru-barrutik, ateratako istorioak jaso ditu sortzaileak proiektuan, "sentimenduak barrutik kanpora" ateratzeko ariketa izan delako Erraiak. "Abesti batzuk gordeta nituen, aspaldian kanpora begirako gauzak egiten ari nintzelako". Abestien hitzekin barne-gudak plazaratu ditu azpeitiarrak: "Diskoko lehen bost kantuetan azaltzen da pertsona nola sartzen den zuloan, eta zerk eraman duen horretara: inertziak, maitasun erromantikoak… Jendeak, igoal, ez du horrela interpretatuko, baina…".

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitiko Udalk eta Kultur Mahaiak martxan jarritako sorkuntza bekaren laguntza jaso du Erraiak proiektuak, eta Sorkuntza Beka jaso zuten gazteekin erreportajea egin zuen Uztarriak.eus-ek uztaileko aldizkarian.