Pinturan eta marrazkian lehenengo hastapenak tailerra jarriko dute abian Arte eta Diseinu Eskolan, bi espezialitate horietan hasiberriak direnentzat. Aitor Etxeberria margolaria izango da irakaslea, eta azaroan zehar, asteazkenero, ordu eta erdiko klaseak eskainiko ditu, 16:00etatik 17:30etara.
Tailerrean izen-emate epea zabalik da dagoeneko, eta horretarako azken eguna urriaren 28a, ostirala, izango da. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko hiru bide daude: Arte eta Diseinu Eskolara gerturatuta 617 129 813 telefono zenbakira deituta eta artetadiseinu@gmail.com helbidera idatzita.