Iraurgi Saskibaloiak aurkeztu ditu 2016-2017 denboraldiko taldeak

Uztarria.eus 2016ko urr. 17a, 17:57

Aurtengo Garagardo Azokaren azkenaureko eguna aprobetxatuz joan den ostiralean, hilak 14, aurkeztu zituen Iraurgi Saskibaloiak 2016-2017 denboraldian maila ezberdinetan lehian izango dituen taldeak.

Klubak hemezortzi talde izango ditu federatutako mailetan -minietatik seniorretara-, bederatzi neskenak eta bederatzi mutilenak. Hau da federatuen zerrenda:

Seniorrak: Rioja Añares ISB, Sammic ISB, Disdira Bitxitegia ISB eta Errotaundi ISB.

Juniorrak: Aranur ISB eta Glual Hydraulics ISB.

Kadeteak: Ulacia ISB, Movilteck ISB, Zaher ISB eta Iragaz ISB.

Infantilak: Decoramik ISB, Bijota Altzariak ISB, Sarralle ISB, Eliku Dietetika ISB, Txikerra ISB eta Alumak ISB.

Miniak: Sofia Studio ISB eta Betiko Kafea ISB.

Horiez gain, 2005, 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotako dozenaka jokalari ariko dira aurten ISBren teknifikazio eskolaren taldeetan. Guztiak igo ziren ostiralean Garagardo Azokaren karpako oholtzara.