Joan den zapatuan, urriaren 15ean, Grand Prix solidarioa izan zen Azpeitiko zezen plazan, VIII. Zezen Beltz asteburuaren barruan. Lau taldek hartu zuten parte: Azpeitiak, Azkoitiak, Aspanogik eta Zezen Beltzek. Parte-hartzaileak ordu eta erdi inguruz hainbat proba egiten aritu ziren, ikustera bertaratu zirenei arratsalde ederra pasaraziz. Grand Prix solidarioa izanik, sarrerekin eskuratutako 6.000 euro Aspanogi minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkarteari eman zion Zezen Beltzek. Zapatuan hartutako irudiekin osatuta bideoa da honakoa.