Jendetza bildu da Zezen Beltzek antolatutako helduen entzierroan

Uztarria.eus 2016ko urr. 16a, 19:43

Ikusmira handia sortu du VIII. Zezen Beltz Asteburuaren barruan antolatu duten helduen entzierroak, eta dozenaka lagun hurbildu da gaur, urriak 16, arratsaldean Artzubia kalera, entzierroa ikustera nahiz bertan parte hartzera. 17:00ak pasatxo bota dute zuziria, eta Artzubitik abiatuta, ia plazara arteko buelta eman dute sei zezenek eta entzierroan parte hartu duten korrikalariek. Ondoren, Artzubia parera itzuli dira, eta jarraian beste itzuli bat eman dute. Behin entzierroa bukatuta, kalea hesiz inguratu, eta zezen bolaztatuak izan dira bertan. Bi ekimen horiekin eman diote amaiera VIII. Zezen Beltz Asteburuari, hurrengo urtera arte.