Sokamutur txikiarekin hasi da VIII. Zezen Beltz Asteburua

Uztarria.eus 2016ko urr. 15a, 15:37

Eguraldia lagun, gaur, zapatua, eman diote hasiera VIII. Zezen Beltz Asteburuari, sokamutur txikiarekin. 12:30ean Erdikaletik abiatu dira dozenaka haur eta gazte zezenaren aurretik korrika plazara, eta ondoren, han zezen txikiak eta poniak izan dira bertara gerturatu direnen guztientzat.

Zezen Beltz asteburua hasi bakarrik egin da, ordea. Izan ere, egitarau oparoa prestatu dute gaur eta biharko. 17:00etan Grand Prix solidarioa izango da zezen plazan. Sarrerak 3 euro ordaindu beharko dira, eta horiekin biltzen den dirua ASPANOGI minbizia duten haurren gurasoen Gipuzkoako elkartearentzat izango da.

Hemen VIII. Zezen Beltz Asteburuko egitaraua:

Urriak 15, zapatua

17:00. Grand Prixa, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak izango dira haurrentzat.

Urriak 16, igandea

12:30. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txikiak eta poniak plazan
bertan.

12:30. Txahal sahieski eta oilasko erretzea, plazan. Horien pintxoak dastatu ahal izango dira, eta musikaz alaituko dute giroa.

17:00. Helduen entzierroa Artzubitik plazara, eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak Artzubia kalean.