Hiru geltoki egingo dituzte Beizama eta Azpeitia arteko autobusentzat

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 12a, 12:48

Azpeitia eta Nuarbe artean egingo dituzte geltokiak, eta lanak hilabete barru bukatuko dituztela aurreikusten dute.

Beizama eta Azpeitia lotzen dituen UK04 autobus linearen ibilbidean hiru geltoki berri egiteko lanak hasi ditu Azpeitiko Udalak.

Joan den ikasturtean eskaera egin ostean, uztailaren bukaeran jaso zituen udalak geltokiak egokitzeko eta jartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenak, baina baldintza batzuk betetzea eskatu zion aldundiak. Hori dela-eta, geltokiak martxan jartzerako, egokitzapen lanak egiten ari da udala egunotan.

Azpeitia eta Nuarbe artean

Azpeitia eta Nuarbe artean jarriko dituzte joan-etorriko hiru geltokiak. Aurrenak, Jai-Alai jatetxearen eta Arimar enpresaren atarietan izango dira; bigarrenak, Makibar baserrien atarietan; eta, azkenak, Uresaundi eta Atzaran baserrian atarietan.

Albistea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.