Ander Idoeta, Atzegiren kanpaina berriko bideoaren protagonista

Uztarria.eus 2016ko urr. 10a, 18:19

Atzegik, Gipuzkoan adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko erakundeak, gaur jarri du abian ikasturte honetarako prestatu duen sentsibilizazio kanpaina. Donostian egin dute aurkezpen nagusia baina bihar, asteartea, Azpeitian ere emango dute kanpainaren berri; Sanagustin kulturgunean jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Kanpaina berrirako prestatu dituzten euskarrien artean dago azpeitiarrak eta Azpeitia protagonista dituen bideo hau. Ander Idoeta azpeitiarra da bideoko protagonista nagusia, eta herriko udal igerilekuan eta kiroldegian hartuta daude irudiak.