Datorren igandean, hilak 16, Nafarroa Oinez 2016 ospatuko dute Vianan eta Lodosan, Hartu, tenka, tira! lelopean, eta Nafarroako ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.
Autobusa 09:00etan irtengo da Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da. Urriaren 14ko 13:00ak baino lehen eman behar da izena, ikastolako idazkaritzan edo 943 15 12 46 telefonora deituta. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da.