Aitor Zulaikak Ramon Cobo 2015-2016 saria jasoko du

Uztarria.eus 2016ko urr. 10a, 14:48

Denboraldian zehar izandako jarreragatik edo portaera jakin batengatik nabarmendu diren entrenatzaileei aitorpena egiten diete Rabon Cobo sariketan. Espainiako Bigarren B mailako II. taldeari dagokion saria emango dio azpeitiarrari Espainiako Futbol Federazioak.

Aitor Zulaika (Azpeitia, 1978 ) Reala Bko bigarren entrenatzaileak Ramon Cobo 2015-2016 saria jasoko du bihar, hilak 11, Madrilen. Espainiako Futbol Federazioak emango dio saria, Espainiako Bigarren B mailako II. taldeari dagokiona. Iaz, maila horretan jokatzen zuen Real Unioneko entrenatzailea izan zen azpeitiarra.

2011n sortu zuten Ramon Cobo sariketa, eta horren helburua da denboraldian zehar izandako jarreragatik edo portaera jakin batengatik nabarmendu diren entrenatzaileei aitorpena egitea.