Musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute Sahatsak, Julian Barrenetxeak eta Musika Bandak, hilaren 15ean

Uztarria.eus 2016ko urr. 6a, 12:47

Soreasu antzokian eskainiko dute emanaldia, eta hiru atal izango ditu: Bidasoa, Carmina Burana-Nabucco eta Bardeak. Berako Bordon dantzan eta Erriberako makil dantzen topaketetan ikusitako jendean, paisaian eta orografian inspiratu dira emanaldia sortzerako orduan. 

Sahatsa dantza taldeak, Julian Barrenetxea abesbatzak eta Azpeitiko Udal Musika Bandak dantza eta musika uztartuko dituen ikuskizuna eskainiko dute urriaren 15ean, zapatua. Soreasu antzokian eskainiko dute emanaldia, 22:00etan hasita. 

Maite Bereziartua Sahatsako kideak azaldu duenez, hiru atal izango ditu ikuskizunak: Bidasoa, Carmina Burana-Nabucco eta Bardeak. Hala, ikuskizunaren atal bakoitzean istorio bat kontatuko dute. 

Sahatsako hainbat kidea Nafarroako Bidasoa eta Erribera inguruetan ibili dira, bertatik bertara hango dantzak ikusi eta ikasteko. Maite Bereziartuak jakinarazi duenez, ikusitakoan inspiratu dira emanaldia sortzerako unean: "Berako Bordon dantzaren eta Erriberako makil dantzen topaketan izan gara, eta bertan ikusitako jendea, paisaia eta orografia inspirazio iturri izan dira emanaldi honen sorkuntzarako".

Antolatzaileek herritarrak ikuskizuna ikustera animatu nahi dituzte, "berezia eta ederra" izango delako.