Gaur hasiko dira Paradisu Zinemako film emanaldiak

Uztarria.eus 2016ko urr. 6a, 12:21

Gaur, osteguna, eskainiko du denboraldiko aurreneko filma Paradisu Zinema Azpeitiko zine klubak. Stesti (Something like happiness) ikusi ahal izango da Soreasu antzokian, 21:00etan hasita. Txekiako herri txiki batean bizi diren bizilagun batzuen bizitza irudikatzen duen filma da Stesti, eta 2005. urtean Donostia Zinemaldian pelikula onenaren Urrezko Mazkorra jaso zuen.

Berrikuntza bezala, pertsona ezagunei filmak aukeratzeko aukera emango diete Parasidu Zinemako kideek, eta oraingoan Ander Lipus antzerkigileak aukeratu du pelikula. Hala, Lipusek egingo du filmaren aurkezpena, eta emanaldiaren ondoren egingo duten solasaldian ere parte hartuko du. 

Aurrerantzean ere, bi astez behin, ostegunetan, 21:00etan, izango dira zine saioak. Hurrengoa, urriaren 30ean eskainiko dute, eta Court izango da ikusgai orduan.