Garagardo Azokarako prestatzen

Uztarria.eus 2016ko urr. 4a, 19:56

Etzi, urriak 6, hasiko da Iraurgi Saskibaloiak antolatutako aurtengo Urrifest Garagardo Azoka, eta ordurako dena prest izateko gogotik ari dira lanean Alberdieneako aparkalekuan. Garagardo festak, izan ere, kokalekua estreinatuko du aurten, eta aparkaleku horretan jarritako karpa handiaren barruan (argazkian) egingo da.

Garagardo Azokaren lehen egunean, osteguna, Erokomeri taldearen erromeriarekin girotuko dute karpa. Ostiralean eta zapatuan, urriak 7 eta 8, Elvis Kaino eta Kanuto DJak izango dira, hurrenez hurren, musika jarriko dutenak. Urriaren 11n, asteartea, beste DJ bat izango da karpan, Xabifest. Urriaren 14an, ostirala, Iraurgiko taldeen aurkezpena eta 1980 eta 1990 hamarkadetako musika izango dira protagonistak. Eta azken egunean, urriak 15, DJ Makala. Ordutegiak ez dituzte zehaztu.