Osamen errehabilitazio sozialerako zentroko hainbat kide plazan izan dira, egindako lanak erakusten

Uztarria.eus 2016ko urr. 4a, 15:04

Osamen errehabilitazio sozialeko eguneko zentroko hainbat kide Azpeitiko plazan izan dira gaur, asteartea, hilabeetan zehar egin dituzten lanak erakusten eta saltzen, eskuz egindako poltsak eta katiluak kasu. Osamen zentruaren egoitza Azpeitian dago, eta bertan lan egiten dute arazo psikosozialak eta gaixotasun mentalak dituzten pertsonen inklusioaren alde.