Joseba Albizuk Madrid-Lisboa lasterketa irabazi du bigarren urtez jarraian

Uztarria.eus 2016ko urr. 3a, 14:49
Albizu eta bere taldea, Lisboako podiumean. (Powerade MTB non stop series)

31 ordu eta hamasei minututan egin zuen ibilbidea Albizuren MMR-Powerade taldeak. Madrid-Lisboa geldialdirik gabeko munduko txirrindulari lasterketarik luzeena da.

Joseba Albizuren (Azpeitia, 1978) MMR-Powerade taldeak irabazi du aurtengo Madrid-Lisboa txirrindulari lasterketa bigarren urtez jarraian. Joan den asteburuan jokatu zuten proba, eta 31 ordu eta hamasei minutu behar izan zituzten lasterketa osatzeko. MMR-Powerade taldea Albizuk, Julen Zuberok (Lemoa), Vidal Celisek (Cartes, Kantabria) eta Joselu Gomezek (Soria, Gaztela eta Leon) osatu zuten, eta erreleboka egin zuten lasterketa. 

770 kilometrorekin, geldialdirik gabeko munduko lasterketarik luzeena da Madrileko Las Rozasetik, Lisboako Nazioen Parkera doana.