Astelehenean hasiko da berriro 'Azpeitibili' egitasmoa

Uztarria.eus 2016ko ira. 30a, 12:01
Maiatzeko 'Azpeitibili' egitasmoko irudi bat.

Aurten parte-hartzaileek ez dute ibilaldietara joateko aurrez izena eman beharko, eta nahikoa izango da proposatutako egunean eta orduan udaletxeko arkupeetara azaltzea. Azpeitibiliren helburua da adineko herritarren artean jarduera fisikoa sustatzea eta adineko azpeitiarrak bizimodu aktibo eta osasuntsua izatera bultzatzea.

Azpeitibili egitasmoak datorren astelehenean, urriaren 3an, hasiko du ikasturtea. Udaleko Kirol eta Gizarte Zerbitzuetako sailek elkarlanean jarri zuten martxan Azpeitibili, "adinduen aktibitate fisikoa eta autonomia zein giza harremanak bultzarazteko helburuarekin". Egitasmoa abian jarriko duten hirugarren urtea da aurtengoa. Udalak ekimenarekin lortu nahi duena da adineko herritarren artean jarduera fisikoa sustatzea eta adineko azpeitiarrak bizimodu aktibo eta osasuntsua izatera bultzatzea.

Udalak azaldu duenez, "eremu guztietako herritarren artean ariketa fisikoa sustatzeko ahaleginak egiten" jarraitzen du. Aurten herritar gehiagok Azpeitibili egitasmoan parte hartzea lortu nahi dute, eta horretarako berrikuntza bat jarri dute abian. Hala, parte-hartzaileek ez dute ibilaldietara joateko aurrez izena eman beharko aurrerantzean, eta nahikoa izango da proposatutako egunean eta orduan udaletxeko arkupeetara azaltzea. Salbuespena izango da urriaren 20an Ekainberriko Kobaluzotik Zestoara egingo den irteera. Ibilaldi horretan parte hartzeko izena eman beharko da, udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bulegoan edo 943- 15 00 95 telefonora deituta.

Ibilaldiak astelehenetan, 11:00etatik 12:15etara, eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era egingo dira. Aurreko urteetan bezala, pertsona batek gidatuko ditu ibilbideak.

Egutegia eta ibilbideak:

Urriak 3 (11:00-12:15): Lasaora: 6km.

Urriak 6 (10:00-11:30): Azkoitiko San Juan zelaira: 7km. 

Urriak 10 (11:00-12:15): Loiola-Garmendipe: 4km + Bolatokira.

Urriak 13 (10:00-11:30):  Loiola-Sistiaga erreka-kantera: 5-6 km.

Urriak 17 (11:00-12:15): Lasaora: 6km.

Urriak 20 (izena eman beharra):  Ekainberri kobazuloa-Zestoa. 

Urriak 24 (11:00-12:15): Loiola + Olatz ibilbidea: 5km.

Urriak 27 (10:00-11:30):   Mendi ibilaldia Goenatik (zailtasun ertaina). Amaieran salda. 

Urriak 31 (11:00-12:15): Madalena auzoara eta ospitalera bisita gidatua.