Azpeitiarrek doan parte hartu ahal izango dute "Bakea gugandik eraikitzen" jardunaldian

Uztarria.eus 2016ko ira. 28a, 13:51

Jardunaldietan parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute UEUren webgunean. Topaketak urriaren 14an eta 15ean izango dira Sanagustin kulturgunean. Jardunaldien helburua da "bakea eraikitzeko prozesuan sakondu eta gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jartzea".

Azpeitiko Udalak, UEUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea jardunaldiak antolatu dituzte, urriaren 14rako eta 15erako. Sanagustin kulturgunean egingo dituzte saioak. Bertan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, eta azpeitiarrek doan hartu ahal izango dute parte topaketetan. Izen-ematea zabalik da www.ueu.eus webgunean.

Azpeitiarrak ez direnenentzat hiru tarifa mota daude: ohiko matrikula 40 euro ordaindu beharko da, dokumentazioa, bi egunetako kafeak eta bazkaria barne. 18-30 urte bitartekoek eta UEUko bazkideek, aldiz, 20 euro ordaindu beharko dituzte matrikula, hori ere, dokumentazioa, bi egunetako kafeak eta bazkaria barne.

Joan den irailaren 20n aurkeztu zituzten topaketak, eta antolatzailek azaldu zutenez, topaketen helburua da "bakea eraikitzeko prozesuan sakondu eta gizartea eraldatzeko proposamenak lantzeko oinarriak jartzea". Jardunaldian hitzaldiak, mahai inguruak eta taldekako hausnarketak izango dira, besteak beste.