Bularreko minbiziaren prebentzioari buruzko hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2016ko ira. 28a, 13:04

17:00etan hasiko da solasaldia, Emakumeen Txokoan. Hizlaria Arrate Plazaola, Donostiako Onkologiko Institutuko Doktorea, izango da.

"Bularreko Minbiziaren arrazoiak, tratamendua, prebentzioa eta diagnostiko goiztiarraren garrantzia" hitzaldia izango da gaur, asteazkena, 17:00etan hasita Emakumeen Txokoan. Katxalin, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkartearen eskutik antolatu dute hitzaldia, eta hizlari lanetan arituko da Arrate Plazaola, Donostiako Onkologiko Institutuko Doktorea.