Odola emateko aukera izango da bihar, anbulatorioan

Uztarria.eus 2016ko ira. 27a, 11:30

Bihar, irailak 28, 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan. Hurrengo hileko hitzordua urriaren 26an izango da.

Bihar, asteazkena, izango dute herritarrek irailean odola emateko hitzordua. Azpeitiako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, 17:00etatik 21:00etara bitartean izango da odola emateko aukera anbulatorioan. Hileko azken asteazkenetan egiten denez, hurrengo hilabeteko odol ematea urriaren 26an izango da.