Saenz Horeca Araberrik irabazi du saskibaloiko Euskal Kopa

Uztarria.eus 2016ko ira. 26a, 14:50
Finaleko irudi bat. (Eider Bereziartua)

Sammic ISB laugarren sailkatu da txapelketan, Zornotza Saskibaloi Taldearen aurka 70-65 galduta. Joan den asteburuan jokatu dituzte Euskal Kopako partidak Azpeitiko kiroldegian.

Saskibaloiko Euskal Kopa jokatu dute joan den asteburuan, irairalen 24an eta 25ean, Azpeitiko kiroldegian. Bi egunez lehian aritu dira LEB Ligako Euskal Herriko lau talde: Retabet GBC, Zornotza Saskibaloi Taldea, Saenz Horeca Araberri eta Sammic ISB. 

Zapatuan jokatu zituzten finalerdiak eta Gasteizko Saenz Horeca Araberri taldea eta Donostiako Retabet GBC taldeak sailkatu ziren finalerako. Atzo, igandea, jokatu zuten finala bi taldeek eta talde gasteiztarra 79-75 gailendu zitzaion Terabet GBCri. 

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida ere atzo, hilak 25, jokatu zen. Sammic ISBk ezin izan zuen Zornotzako taldearen aurka irabazi, eta 65-70 amaitu zuten partida. Hala, laugarren sailkatu zen Sammic ISB.