Santurtzik irabazi du VI. Azpeitia Hiria Xake Saria

Uztarria.eus 2016ko ira. 26a, 11:54

Joan den zapatuan, irailaren 24an, VI. Azpeitia Hiria Saria jokatu zen plazako arkupeetan, eta Santurtziko taldea izan zen txapelduna, 31 puntu eskuratu ostean. Bigarren sailkatu zen Gros, 28,5 puntu lortuta. 
Hirugarren sailkatu zen Azkoitiko taldea, 28 punturekin. 

Launa jokalariko taldeetan jokatu zuten txapelketa, eta jokalari bakoitzak 5 minutuko 9 partida jokatu zituen. 16:00etan hasi zen xake sariketa eta 19:30ak inguruan amaitu zen. Xaputarrak Azpeitiko xake taldeak eskerrak eman zizkion Udalari, "emandako ezinbesteko laguntza guztiagatik". Horrez gain, Azkoitiko Anatasuna Kakute xake taldeko kideei ere eskerrak eman zizkieten: "Beraiek izan ziren txapelketa hau antolatzen hasi zirenak eta aurreneko hiru edizioetan sariketa aurrera atera zutenak. Horregatik, eskerrak eman beharrean gaude". 

VI. Azpeitia Hiria Xake Saria Adiskidetasunaren Zirkuiturako baliagarria da.

(Argazkiak: Uztarria eta Iñaki Uranga)

Sailkapena

1-Santurtzi: 31 puntu

2-Gros: 28.5 puntu

3-Azkoitia: 28 puntu

4-Easo: 25 puntu

5-Zornotza: 19.5 puntu

6-Azpeitia: A, 15 puntu

7-Beraun: 15 puntu

8-Zarautz: 12.5 puntu

9-Azpeitia B: 4.5 puntu

10-Ikastaroak (Azkoitiko eta Azpeitiko xake ikastaroetan dabiltzan gazteek osatua), 1 puntu