VI. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatuko dute bihar

Uztarria.eus 2016ko ira. 23a, 15:09

Plazako arkupeetan jokatuko dituzte partidak, 16:00etan hasita. 

Bihar, zapatua, VI. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatuko da plazako arkupeetan, 16:00etan hasita. Taldeka jokatuko dute txapelketa, eta taldea lau jokalarik osatuko dute. Jokalari bakoitzak 5 minutu izango ditu partidako. Sariketan parte hartuko dute Azpeitiko Xaputarrek, Santurtzik eta Beraun Bera Ondarroako taldeak, besteak beste.