Nerabeen sakelako telefonoen erabileraren gaineko hitzaldia antolatu dute urriaren 5erako

Uztarria.eus 2016ko ira. 22a, 18:43

Bi orduko saioa izango da, 18:00etan hasita, Sindikatu Zaharreko gela handian. Tokia mugatua denez, joan nahi dutenek aurrez izena ematea komeni da, KZgunean.

Azpeitiko KZguneak antolatuta, Hobe aurre hartzea sendatzea baino. Nerabeak eta smartphone-ak hitzaldia izango da datorren urriaren 5ean. "Gailu mugikorrak eta bereziki smartphone-ak nerabeen arteko komunikazioan funtsezko tresnak dira. Aurre hartu, ezagutu zeintzuk diren arriskuak eta nahigabeak saihestu", diote antolatzaileek hitzaldia aurkezteko mezuan.

Bi orduko saioa izango da urriaren 5ekoa, 18:00etan hasita. Sindikatu Zaharreko lehen solairuko gela handian egingo dute hitzaldia. Eta, tokia mugatua denez, joateko asmoa dutenei izena aurrez emateko eskatu diete. Horretarako, Enparan Dorretxean dagoen KZgunera jo dezakete, tutor.azpeitia@kzgunea.net helbidera idatzi, edo 943023620 telefonora deitu.