Iraia Bereziartuak musika jarri dio Julio Medem zinemagilearen 'La ballena real' lanari

Uztarria.eus 2016ko ira. 22a, 15:33
Iraia Bereziartua musikari azpeitiarra. (Iraia Bereziartua)

Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten film laburra atzo, Kalebegiak egitasmoaren barruan. Lanaren soinu banda joan den abuztuan grabatu zuen biolinista azpeitiarrak, Musikeneko beste hainbat musikorekin batera.

Iraia Bereziartua biolinista azpeitiarrak musika jarri dio Julio Medem zinemagilearen La ballena real film laburrari. Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten lana Donostiako Zinemaldian, Kalebegiak proiektuaren barruan, eta aurkezpenean izan zen azpeitiarra.

Kalebegiak egitasmoaren xedea zen Donostiako erretratu bat egitea, eta horretarako hamabost zinegilek egindako film laburrak bildu zituzten. Film laburrari musika jartzeaz, aldiz, Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, arduratu zen. Iraia Bereziartua Musikeneko ikasle ohia da, eta horregatik hartu zuen parte soinu bandaren grabaketan. Joan den abuztuan aritu ziren soinu banda grabatzen.