Gaur jokatuko dituzte asteburuan Frontoi Txikian jokatzekoak ziren partidak

Uztarria.eus 2016ko ira. 22a, 12:39

20:00etan hasiko dira partidak. Kadeteen lehen mailan, Alegiako Intxurre taldearen aurka arituko da Ilunpe, eta seniorren lehen mailan, Errenteriako Epele izango dute aurrez aurre. 

Datorren asteburuan Azpeitiko Frontoi Txikian jokatzekoak ziren partidak gaur, osteguna, jokatuko dituzte 20:00etatik aurrera. Kadeteen lehen mailan, Ilunpek aurrez aurre izango du Alegiako Intxurre taldea, eta seniorren lehen mailan, Errenteriako Epeleren aurka arituko dira Ilunpeko pilotariak.


Bestalde, aurre-benjamin mailako pilota entrenamendueak zapatuan, hilaren 24an, hasiko dira. Frontoi Txikian izango dira entrenamenduak, 10:00etan hasita.