Gela berrien 'ostrokoa' ospatu dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrin

Uztarria.eus 2016ko ira. 21a, 18:04

Haur Hezkuntzako eta LH1eko gelak berrituta hasi dute ikasturtea Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Konfiantzaren pedagogia deritzonaren beharretara espazioa egokitzeko lanak egin dituzte udan eta lanen amaierako 'ostrokoa' egin zuten joan den zapatuan gela berrituetan (argazkian). Lanean aritu diren langileak, gurasoak, irakasleak eta ingurukoak elkartu ziren, mokadutxoa egin eta lanen emaitza bertatik bertara ikustera.

(Argazkia: Azpeitiko Ikastola Ikasberri)